--------------"ZIENTZIA INOIZ BAINO GEHIAGO EGITEN DA EUSKARAZ"--------------

2011/11/17

Hau sekuentzia zama!

Proteinen sekuentziak interneten gordetzen dira datu base batzuetan: uniprot, ncbi, pfam, etabarretan. Sekuentzia guzti hauek aztertu eta konparatzeko informatika behar da derrigorrez, sekuentzien arteko homologia bilatzeko. Hau da, jatorri ebolutibo berdineko, baina espezie desberdinetan dauden sekuentzien arteko antzekotasuna bilatzeko. Hala, estrukura edo funtzio ezaguna dugun sekuentzia edo proteina batetik abiatuta beste proteina batena iragartzean datza teknika hau. Hauxe da, besteak beste, gaur deritzogun Bioinformatika atalak duen zereginetako bat biologia barruan.

0 iruzkin:

Publicar un comentario