![]() | ||||||||
Txanpon metaketa bailitzan |
DNA eraikitzen duten monomeroak nukleotidoak dira: fosfato bat, azukre bat (desoxirribosa) eta base nitrogenatu (adenina, guanina, citosina, timina) batez osatuta daudenak. DNA nukleotidoen bi katez eratutako helize bat osatuz azaltzen da naturan. Helizearen eskeleto funtzioa fosfato eta azukreak betetzen dute helizearen kanpoaldean paratuta. Helizearen barrukaldean, ordea, bi kateak elkartuz base nitrogenatuak bata besteari lotuta agertzen dira hidrogeno zubien bidez. Haien artean ere, horizontalki erakarpenak ematen dira txanpon metaketa bat bailitzan. Estruktura honen aurkikuntza Watson, Crick eta historian zehar mespretxatu izan den Rosalind Franklin emakumeari zor diegu, berak egin baitzituen X izpien difrakzio bidezko DNAren irudiak.
0 iruzkin:
Publicar un comentario