--------------"ZIENTZIA INOIZ BAINO GEHIAGO EGITEN DA EUSKARAZ"--------------

2011/11/11

P53 genea: genomaren zaindaria?

p53 proteina
Gen honek minbiziaren aurka parte hartzen duen proteina bat sekuentziatzen du. Gure DNAn mutazio bat gertatzen denean, gen hau aktibatzen da p53 proteina  sintetizatuz. Proteinak kaltetutako zelularen ziklo zelularra bertan behera gelditzen du, zelularen apoptosia sustatuz. Beraz, gen honen mutazioak edo kaltetzeak minbizia eragin dezake, giza tumoreen sorreran sarritan eragilea izaten dena. Gen honi askotan esaten zaio gure genomaren edo DNAren zaindaria dela, baina, egia esan, paradoxa bat dirudi.

0 iruzkin:

Publicar un comentario