--------------"ZIENTZIA INOIZ BAINO GEHIAGO EGITEN DA EUSKARAZ"--------------

2012/02/24

GPR120 proteinan akatsak izatea obesitatea eta gibel koipetsua faboratu dezake

GPR120
GPR120 proteina, berez, gantzaren sentsore bezala jarduten du gure organismoan, baina mutatzen denean edo akatsen bat pairatzen duenean, obesitatea eta gibel koipetsua faboratu dezake. Hori dinote Londreseko Imperial College-n lanean dabiltzaten ikertzaile batzuk. Nature aldizkarian publikatu den aurkikuntza interesgarri hau honeta datza: GPR120 heste-ehun, gibel eta gantz-zelulen gainazalean kokatzen da eta han gantz-azido asegabeen detekzioa baimentzen du. Gantz-azido asegabeak GPR120 proteinari batu bezain laster, jateko gogoa kentzen duten hormonen askatzea estimulatzen da, baita intsulina hormonarena ere (inguruko azukrea glukogenoa bihurtuz). Era berean, proteina honen bidez zelulek gantz kantitate altuak antzematen dutenean, gantz-zelulak bikoizten hasten dira gantz gehiago gorde edo metatzeko. Beraz, proteina akatsduna dutenen pertsonetan, gantza gantz-zeluletan bildu beharrean, gure osasunerako kaltegarriak diren lekuetan metatzen da, arterietan, muskuluetan edota gibelean, azkenean, obesitateta eta gibel koipetsua pairatuz.

0 iruzkin:

Publicar un comentario