--------------"ZIENTZIA INOIZ BAINO GEHIAGO EGITEN DA EUSKARAZ"--------------

2012/02/22

Minbizia tratatzeko bide terapeutiko berria: USP15

Joan Seoane doktorea
Vall d'Hebron ospitalean egindako ikerketa hau, Joan Seoane doktorearen eskutik,  Nature Medicine aldizkarian publikatu da. Antza denez, USP15 proteina honek, TGFbeta proteina kontrolatu, eraendu eta aktibatzen du, azken hau kantitate altuetan zoritxarrez inmunosupresore gogorra izanik. Tumore batzuetan USP15 mutatuta agertzen denez, ez du TGFbeta proteina behar bezala kontrolatzen eta inmunosupresorearen aktibazioa izugarri igotzen da. Hortaz, TGFbeta-k sistema inmunologikoa bertan behera uzten duen momentuan, metastasia edota tumorearen garapen azkarra eta gogorragoa ematen da. Hala ere, aurkikuntza honekin USP15 proteinaren inhibizioa ikertuz, hau guztia amets gaizto batean geratzea espero da.

0 iruzkin:

Publicar un comentario