--------------"ZIENTZIA INOIZ BAINO GEHIAGO EGITEN DA EUSKARAZ"--------------

2012/03/07

B linfozitoen ontogenia.

B linfozitoa eta mintzeko antigorputzak
B linfozitoak, sistema inmunearen zelula guztiak bezala, hezur muinean dute bere jatorria. Han sortzen dira zelula ama komun batetik, geroago barean guztiz heldu eta desberdintzeko. Lehenengo etapetan esfortzu eta denbora guztia antigorputzak sortzen ematen dituzte, beranduago, beste proteina batzuk lagunduta, mintz plasmatikora ainguratzeko. Antigoputz horiek kanpoko molekula arrotz bat ezagutu bezain laster, zatitu eta zelula plasmatikoetan diferentziatzen hasten dira, molekularekin ahal den azkarren akabatzeko. Kontutan eduki behar da, zoriz (errekonbinazioz) 10 ber 20 antigorputz desberdin sortzen direla, horrela izanik, hauetariko batzuk, nahitaez, gureak diren molekulak ere (propioak) ezagutuko dituzte. Beraz, autoinmune arazoak izan ez dadin, B linfozito horiek zorionez deuseztu egiten dira.

0 iruzkin:

Publicar un comentario