--------------"ZIENTZIA INOIZ BAINO GEHIAGO EGITEN DA EUSKARAZ"--------------

2012/03/06

Tasmaniako deabruak ba al du itxaropenik?

Animali honen populazioa asko sufritzen ari da haien artean ematen diren hozkaden bitartez transmititzen den minbizi kutsakor baten erruz. Minbizi bat kutsakorra izatea oso arraroa da, normalean sistema inmunologikoak detektatzen ditu organismoarena ez den guztia eta horren aurka doa eliminatu arte. Hala ere, minbizi hau sistema inmunologikoa engainatzeko gai da eta deabruen aurpegietan izugarrizko tumoreak sortzen ditu, hilabete batzuetan jateko zailtasunak animaliaren heriotza produzituz. Hau dela eta, tumorearen genoma sekuentziatu egin dute espeziea salba dezakeen zeozer aurkitzeko eta horrelako minbizi kutsakorrei buruz gehiago ezagutu nahian, gure artean horrelako gaitzik agertzen bada ere.

0 iruzkin:

Publicar un comentario