--------------"ZIENTZIA INOIZ BAINO GEHIAGO EGITEN DA EUSKARAZ"--------------

2012/01/05

Diabetesaren aurkako gerra: IHop proteina.

Diabetesa, zoritzarrez, oso gaixotasun arrunta da gure artean. Intsulina hormona famatuak odoleko glukosa maila erregulatzen jarduten du, odolean azukre gehiegi dagoenean, intsulina maila handitzen dugu glukosa glukogeno bihur dadin. Glukogenoa glukosako monomeroz osatutako molekula da, glukosa biltegi bezala dihardu gure organismoan. Honezkero, I motako diabetesa intsulina gehiegi ekoizten ez duten pazienteetan ematen da, odolean behar baino glukosa gehiago metatuz. Beraz, uler dezazuen, intsulina odola esne kondentsatuaren lodieraran modukoa ez edukitzeko erabiltzen dugu. Badirudi ikertzaileek diabetesaren aurkako bide berri bat aurkitu dutela: IHop proteina, hain zuzen ere. Proteina berri honek intsulinaren erregulazioan parte hartzen duela uste da.

0 iruzkin:

Publicar un comentario