--------------"ZIENTZIA INOIZ BAINO GEHIAGO EGITEN DA EUSKARAZ"--------------

2012/02/25

Zer da epigenetika?

Epigenetika gaur egun oso modan dagoen esparrua da, baina zer da? Epigenetika modu zabal batean esanda,  nukleotido sekuentziaren inolako aldaketa barik ematen den geneen adierazpenaren erregulazio heredagarria da. Epigenetikaren mekanismoen artean, ADNaren metilazioa, histonen modifikazioa eta ARN bidezko erregulazioa daude. Adibide bat jartzearren, eta hobeto uler dezazuen, batzuetan zitosina nukleotidoari metilo talde bat gehitzen zaio eta horrek geneen isiltzearekin erlazionatze da. Beraz, gu ez gara gene soilak, haien adierazpenaren inguruan ematen diren erregulazio mota guztiak ere bagara.

0 iruzkin:

Publicar un comentario