Cambridgeko Unibertsitateko Jennifer Hughes-ek zurrumurruak itzali ditu, Y kromosoma ez doa inora azken partez. Y kromosomak gizonezkoen sexua zehazten duena da, eta ehun mila urtera haren desagertzea iragartzen zuten hainbat hipotesi daude, izan ere Y kromosomari arbasoaren %3a soilik geratzen zaio. Hughes-ek hipotesi hauek ukatzearren, lanari ekin zion eta Macaca mulata tximinoaren Y kromosoma sekuentziatzea erabaki zuen, gugandik 25 milioi urtetara dagoena. Orduan, gure Y kromosoma eta tximinoarena konparatzean, Brian Sykes-ek esan zuenaren kontra, 25 milio urteetan zehar Y kromosomak ez du aldaketarik jasan. Beraz, egon lasai, ez bagaitu Y kromosomak iraungitzen, beste zeozer desagertarazteko "boleto" guztiak ditugu.
--------------"ZIENTZIA INOIZ BAINO GEHIAGO EGITEN DA EUSKARAZ"--------------
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 iruzkin:
Publicar un comentario