--------------"ZIENTZIA INOIZ BAINO GEHIAGO EGITEN DA EUSKARAZ"--------------

2011/11/18

Landareetan oxigeno-maila detektatzen duen proteina aurkitu dute

Uholde batean askotan landareak oxigeno barik geratzen dira. Egun hauetan urak lurzoruko poroetako airea desplazatzen du, lurzorua hipoxia baldintzetan utziz. Landareak hipoxiari erantzuteko (oxigeno-maila baxuetan), badirudi, RAP.12 proteina hau mintz plasmatikotik segregatzen dela nukleoan transkripzio faktore bezala jarduteko. Nukleoan jada, estres honetara aklimatatzeko behar diren geneak estimulatu egiten ditu. Autoreek diotenez, proteina honen adierazpena altua duten landareek uholdeei aurre egiteko nahiz ondorengo berreskuratzean gaitasun gehiago azaltzen dute. Dagoeneko badaude pentsatzen gene hau izango duten landare transgenikoetan, munduan erein daitekeen azaleraren %10a uholde arriskuan baitago.

0 iruzkin:

Publicar un comentario