Indiako ikertzaile batzuk (Ranjan Nanda) martxan daude jada alkoholimetro baten moduan funtzionatuko duen eta tuberkulosia detektatzeko balioko duen aparatuan. Teknika ez-inbaditzailea izatea da ezaugarri inportanteena, tresnak soilik gure hatsa "usaintzen" jardungo du eta. Baina nola? Gaixotasun hau dituzten pazienteen hatsak zenbait molekula espezifiko (biomarkadoreak) ditu, algoritmo baten bidez aparatuaren sentsoreak ezagutuko dituenak, seinale elektroniko bat sortuz. Bill Gates -eko fundazioak finantzatuko duen sudur elektroniko hau ehun milaka bizi salba dezake herrialde azpigaratuetan.
--------------"ZIENTZIA INOIZ BAINO GEHIAGO EGITEN DA EUSKARAZ"--------------
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 iruzkin:
Publicar un comentario