--------------"ZIENTZIA INOIZ BAINO GEHIAGO EGITEN DA EUSKARAZ"--------------

2012/02/16

Malaria eta anemia faltziformea Afrikan

Malaria parasitoaren bektorea
Hemoglobinan ematen den mutazio bat, aminoazido baten ordezkapen bat, anemia faltziforme gaixotasuna eragiten du. Mutazioa duten hemoglobinek oxigenoa kaskarrago garraiatzen dute. Horrela, bi aleloen mutazioa heriotza badakar ere, alelo bakarra duten pertsonek, gutxiegitasunak aparte, bizirik irauten dute. Hori dela eta, eta globulu gorrietan ematen den deformazioagaitik, malariaren parasitoa ez da eritrozito horietan sartzeko gai. Beraz, anemia faltziformea heredatzeak malariaren kontra abantaila ematen du. Gure latitudeetan anemia mota hori agertzearen arrazoia mendeetan zehar eman den esklaboen salerosketa eta garraioari leporatzen zaio.

0 iruzkin:

Publicar un comentario