--------------"ZIENTZIA INOIZ BAINO GEHIAGO EGITEN DA EUSKARAZ"--------------

2012/02/16

Minbizia tratatzeko farmako batek Alzheimer-a sendatu du saguetan

Targretin, Bexaroteno
Bexaroteno farmakoa minbizia tratatzeko kaleratu zen 2000. urtean. ApoE proteinak Alzheimer gaixotasunaren eragileak diren beta-amiloide plakak txikitzen ditu (orain dela gutxi honi buruz hitz egin nuen). Horrela, ikertzaileek bazekiten bexarotenoak ApoE proteinaren kantitatea kontrolatzen duen hartzaile bat (RXR) aktibatzen laguntzen zuela eta lanari ekin zioten. Badirudi gure medikamentuak beste farmakoek baino azkarrago lortzen duela (egun batzuk) beta-amiloide plaka horiek murriztea. Hala ere, lan asko geratzen da, oraindik ezin dugu kanpaia jo, saguek, ez badirudi ere, sekulako sistema inmunologikoa baitute. Bestela begira ezazue non bizi diren arratoiak!

0 iruzkin:

Publicar un comentario